17 de enero de 2025

Eta aspertzen bagara, Zer?

Bi aste beteko dira konfinamendua hasi zenetik, eta zenbait familiak puzzle izugarri bat osatu behar izan dute horri aurre egiteko. Gure agenda beteak bertan behera gelditu ziren bat-batean, eta gure etxeko kaiolan gaude. Gu, eta eskolarik ez duten gure seme-alabak, telelana, komunikabideetatik jasotzen dugun koronabirusari buruzko informazio “gaindosia”, eta, garrantzitsuena, “honek noiz arte iraungo du ?” galdera.

Gure familiarekin egoteko denbora falta izatetik, nahitaez, egunean 24 ordu haiekin pasatu behar izatera igaro gara. Egoera honen aurrean guraso asko hasperenka hasi dira; “imajinazioa bukatu zait, ez dakit nire haurra nola entretenitu”. Eta honi aurre egiteko milaka baliabide eta material jira eta bueltaka ari dira sare sozialak bonbardatzen.

Baina tira, har dezagun denbora apur bat horri buruz hausnartzeko. Zer gertatzen da asperduraren fenomenoarekin gaur egungo gizartean? Zer gertatzen zaigu helduoi haurrak aspertzen ari direla pentsatzen dugunean? Nor arduratzen da gehiago halako egoeren aurrean, gu ala etxeko txikiak?

Horri buruz hitz egiten duen artikulu interesgarri bat uzten dizuegu gaurkoan! Disfrutatu!

Autor: Ane Txapartegi Altuna

Profesión: Psicoterapeuta

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *